XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Taula honetan euskal jatorrizko tituluak gai-multzotan sailkatuta agertzen dira. Xehetasunera etorri aurretik, hiru puntu seinalatu nahi ditut.

Bat: guzti-guztira euskal jatorrizko 6.500 bat titulu atera da hemeretzi urte hauetan, eta horietatik ia 1.700 berrargitaratu. Hau da, sortu diren lau liburuetatik batek ikusi du berriz argia.

Bi: merkatu-irteerarik handiena irakaskuntzako liburuak du, berau baita titulutan aurrena eta aurrena baita ere berrargitalpenetan.

Hiru: gaztetxoen liburua proportzionalki gutxi sortu da euskaraz.

Esan bezala, sailkapenean lehena, produkzio osoan bezala bestalde, irakaskuntzako liburua dator, 1.900 bat titulurekin. Arrakastatsuena ere berau da nonbait, ekoizpen altuaz gain horietako %45 berrargitaratu egiten baita.

Hurrengoa produkzioan Giza eta Gizarte-gaietako liburua da, 1.400 bat libururekin, baina honek berrargitalpen-maila eskas-eskasa du.

Literatura da hirugarrena, ia 1.400 titulurekin, eta horietan lautik bat baino gehiago berriz inprimatu da.

Eta laugarrena, gazteentzako liburua. Produkzio orokorrean bigarren lekua badu ere, jatorrizkoan laugarrenera jaitsia ikusten dugu haur eta gazteen liburua, 800 bat libururekin; berrargitaratzeko orduan, ostera, bigarrena da, % 38,5arekin.

Itzulitako liburuak: 3.771 titulu

Itzulpena historian

Urtealdia - Zenb. abs. - Itzulpena <